XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izarrek ezin eban sinistu ere egin baina ukatu ere ez, bere historia ere ez zalako edonork sinistekoa.

Iluntze ordurako, bajatu ziran kontuz-kontuz Gaztelugatxetik, hartu zaldiok eta tipi-tapa, Altamiran plantatu ziran.

Baeukan bai zer kontatu Izarrek bere amari!

Izar geroago eta pozago bizi zan Lekobiderenean. Bizkaia ezagutu ahala bizkaitarrago sentitzen eban bere burua, etxeko gora-beheretatik hasi eta gizarte mailararteko guztietan.

Poz-pozik eta bake-bakean bizi zirala, gau iluntze baten adarrotsa barruntatu eben Lekobidek eta Izarrek urrunetik.

Lekobiderentzat ez zan lehenengo aldia, bai ostera Izarrentzat eta horretara esan eutsan ba ze: - Zer jatzu ba hori gaulendiko adarrots hori? - Nik neuk ere ez dakit erantzun eutsan Lekobidek, baina gauza onik ez!